"Hiriburutzak ez ditu eraikin berriak sortuko, herritarren elkarbizitza hobetzeko tresnak eskaini baizik"

Donostia 2016 Hiriburutzaren atarian 102 proiektu eta 500 ekimen inguru bilduko dituen programazio osoa aurkeztu berritan hitz egin dugu Xabi Paya kultura zuzendariarekin. Hiruburutza zer den ulertzeko urrats ezinbestekotzat jo du azken hau. Argi azaldu digu, ekimenak ez dituela eraikin berriak sortuko, pertsonen arteko harremanak aldatu eta elkarbizitzarako tresnak eskaini nahi dituela. Kortxoeneaz galdetuta, iritzi pertsonala eman digu eta argi azaldu du ez direla eredu kontrajarriak.

Audio_placeholder

"Hiriburutzak ez ditu eraikin berriak sortuko, herritarren elkarbizitza hobetzeko tresnak eskaini baizik"

Loading player...
Xabi Paya Donostia 2016 ekimeneko kultura zuzendaria
Xabi Paya Donostia 2016 ekimeneko kultura zuzendaria

Argipen hainbat eman dizkigu Xabi Paya Donostia 2016ko kultura zuzendariak Hiriburutzaz. Lo gutxi baina egiten duena sakon egiten digula adierazi digu, hiriburutzaren urtea iristeko gogoz dagoela. Ekimenak gora behera asko eta kutsu politikokoak izan dituen arren, guztiak izan direla beharrezkoak egungo lekura iristeko, uste du. Eta oso esanguratsutzat jo du pasa den ostiraleko Tabakalerako aurkezpeneko argazkia: Xabier Albisu, Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirre alkate ohiak elkarrekin exerita. Kortxoeneaz galdetuta, Donostia 2016ko kultur programako zuzendari gisa ez duela zeresanik aitortu digu baina Xabi Paya sortzaile gisa penaz ikusten duela edozein motatako kulturgune eraistea. Konbentzitua dago hainbat kultur mugimendu Donostian elkarrekin bizi daitezkela eta mediatikoki bi eredu bezala definitu diren arren, konplexuagotzat jo du gaia "rocka eta opera elkarren aurka daude? Elkarrekin bizi daitezken bi eredu dira" gaineratuz. Donostia 2016 ekimenari hibrido bat izatea tokatu zaiola gaineratu du "administrazio publikoa du atzean baina kontrakulturan eta kultura hegemonikoaren baitan ez dauden proiektuak sustatu nahi ditugu".