"Kutxabanken pribatizazioan beste urrats bat"

Kutxabankeko zuzendaritzak, lanpostuak "amortizatu eta irabaziak handitzeko" plana adostu du CCOO eta Pixkanaka sindikatuekin. Joseba San Miguelek, ELAko Bizkaiko banka arduradunak, salatu du "gutxiengoarekin egin" dutela eta "burtsara ateratzeko, pribatizazioruntz beste urrats bat" eman dutela.

Audio_placeholder

"Kutxabanken pribatizazioan beste urrats bat"

Loading player...
Kutxabanken pribatizazioaren kontrako manifestazioa
Kutxabanken pribatizazioaren kontrako manifestazioa

Kutxabankek CCOO eta Pixkanakarekin lortutako akordioari bere izenez deitu behar zaiola uste du Joseba San Miguelek: "amortizazio baten aurrean gaude, azken urtean 1098 enplegu deuseztatu dira, eta beste 400 enplegu amortizatzeko erabakia hartuko dela aurreikusten da". Ohartarazi du Kutxabanken zerbitzuak "esternalizatzeko prozesua dela, Euskaltelen gertatu zen bezalaxe; horrek lanpostuen prekarizazioa dakar". ELA eta LABek gehiengoa dutela azpimarratu du eta pribatizatze prozesuan beste atal bat dela.