Turkiako bozek inguruko herrietan duten eragina

Igandean hauteskundeak errepikatuko dituzte Turkian. Ekainean Erdoganen AKP alderdiak ez zuen gehiengoa lortu eta zailtasunak izan zituen gobernua osatzeko. Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituak ez du espero aldaketa handirik izango denik emaitzetan. Alabaina, "bozen garrantzia" nabarmendu du inguruko lurraldeek bizi duten "egoera kritikoan" eragina izango dutelako.

Loading player...
Ekaineko hauteskundeak Turkian (iturria AFP)
Ekaineko hauteskundeak Turkian (iturria AFP)

Azken hilabete eta egunetan Kurduen eta bestelako pentsakeren kontrako kanpaina du abian Erdoganek. Txente Rekondok "odolez elikatzen" ari dela AKP salatu du. Inkestek ez dute aldaketa handirik iragartzen, baina interesgarriena "aliantzek izango duten eragina" dela esan du. "Aktore asko daude Turkiaren inguruan, Siriako gatazkan edota errefuxiatuen aferan esaterako" Rekondoren aburuz. Munduko geopolitika baldintza lezake horrek. "Ekialde Hurbilean gauzak oker doaz, eta Turkiaren desestabilizazioak, eskenatoki beldurgarria utzi lezake" ohartarazi du Rekondok. Turkiaz, eta Kurduez hitz egin digu, Kurdistan menperatuta duten lurraldeetan antolatzen ari diren autonomismo konfederalen inguruan.