"Punkak lotsagabekeriarako aukera ofiziala eman zigun"

Bata Londresen etxeak okupatu eta banketxeei zerrailan pegamentua jartzen eta bestea, eskolatik kanpo akademian txistua jotzen harrapatu zituen punk mugimenduak. Rock Radical Vasco mugimendua orokortu aurretik punka nola bizitu zuten eta, batik bat, emakumeek mugimendu honekin izan zuten harremana kontatu digute Yurre Ugartek eta Garbiñe Ubedak. Gaur hitzaldia eskainiko dute Hendaian.

Loading player...
Gaurko hitzaldiko kartela
Gaurko hitzaldiko kartela

Eragin buruari pixka bat: non zeunden zu 1984an? izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldeko 19:00etan Hendaiako Maitena tabernan Emazteen Faborek antolatuta Garbiñe Ubedak eta Yurre Ugartek. Rockomikiak erakusketaren baitan iritsi zitzaien proposamena eta aukera baliatu nahi dute 80. hamarkadan punk mugimendua Euskal Herrian nolakoa zen eta emakumeek nola bizitu zuten kontatzeko. "Sozialki jasotako mugak puskatzeko sena piztu zigun punkak" diote "oso burujabe egin gintun eta hori oso garrantzitsua izan zen nerabe eta emakume bezala". "Punkari egin zioten putada handiena modan jartzea izan zen" gaineratzen dute eta adibide bezala dio Ugartek: "Gaur egun punk uniformea Zaran saltzen dute, orduan guk geuk egiten genuen". Gandor edo krestadunak eta gabeak, guztiak gonbidatuta daude gaurko hitzaldira.