Kortxoenea gaztetxearen aldeko elkarretaratzea izango da gaur (19:00) Donostiako Bulebarrean

Kortxoenea gaztetxearen desalojo arriskua dela eta, gaur bilduko dira bertako kideak udal gobernuko kideekin. Bilkura hori dela eta, Kortxoenearen indarra eta babesa erakusteko elkarretaratzea egingo da arratsaldeko 19:00tan Bulean.

Loading player...
Kortxoenearen aldeko agiriaren aurkezpenean izan dira hainbat eragile. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Kortxoenearen aldeko agiriaren aurkezpenean izan dira hainbat eragile. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Gaztetxearen eta Udal Gbernuaren arteko elkarrizketak zertan diren gertuagotik ezagutzeko Joska gaztetxeko kidea elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan. Besteak beste, atzo goizean Ertzaintza gaztetxean azaldu zela eta gaztetxeko kide bat identifikatu zuela kontatu digu.