Zergatik da biolentzia matxistari ematen zaion erantzuna epelagoa Ipar Euskal Herrian?

Ostiralero bezala asteak ipar Euskal Herrian eman duena aztertu dugu Kalegorrian saioan Idoia Eraso kazetariaren laguntzaz.

Loading player...
Gixuneko hilketa salatzeko elkarretaratzea Baionan
Gixuneko hilketa salatzeko elkarretaratzea Baionan

Bereziki, bi kontu artu ditugu hizpide. Batetik, asteburuan Garazin ospatuko den Alternatiben Herrixka eta bestetik, biolentzia matxistaren ondorioz Gixunen hil den emakumearen kasua. Azken albiste honek gainera, hausnarketarako aukera eman digu eta biolentzia matxistaren aurrean ipar Euskal Herriko jendarteak, oro har, eta instituzioek, zehazki, ematen duten erantzunaz hitz egin du Erasorekin.