PPren 24 orduko bakea, Arnaldo Otegiri elkarrizketa eta Air Franceko protestak

Asteari errepasoa egin diote Jon Mikel Fernandez eta Ion Telleriak ‘Gure galbaetik’ atalean. Asteko aipatuenen artean Arantza Quirogak emandako aurrera urratsa eta osteko atzera pausoa, Arnaldo Otegiri La Directak egin dion elkarrizketa, Ibarretxeren hitzaldia Beasainen eta Air Franceko langileen protestak.

Loading player...
Arantza Quiroga. (ARGAZKI PRESS)
Arantza Quiroga. (ARGAZKI PRESS)

Kalegorrianen azken txanpan asteari egindako errepasoa ‘Gure galbaetik’ atalean. Arantza Quirogak eta PPk bakegintzan egin asmo zuen urratsa izan dute abiapuntu. Zer gertatu zen Quirogak mozioa iragarri zuenetik atzera egin zuen arteko tartean?

Irakurrienen artean izan da asteon Arnaldo Otegiri ‘La Directa’ hedabideak egindako elkarrizketa ere. Egoitz Urrutikoetxearen atxiloketa, Hassana Aaliarena...

...eta Air Franceko langileen protesta. Munduari buelta eman zioten argazkiak, eta konpainiako zuzendaritzako ordezkariek langileekiko aurrez izandako mespretxuaren bideoa.