Jakitun dira Hego eta Ipar Euskal Herriko Sare eta Bagoaz, presoen aldeko mugimenduak, azken urtean egoera ez dela aldatu. Baina Teresa Todak "presioa egitearen" garrantzia nabarmendu du. "Jendartea motelago" ikusten du Todak, baina "presoek eta jazartuek merezi dute kalean indarrak biderkatzea" azpimarratu du. Sarekidearen arabera, "gauza txikietatik hasi eta guztien ahaleginarekin egoera iraultzea da helburua". Bagoaz eta Sarek helburu amankomunak dituztela ohartuta, une batzuetan elkarrekin aritzeko manifestua aurkeztu dute, eta "lehen fruitua Urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon une berean egingo diren manifestazioak izango dira".