Jon Garaño "Honaino iritsita dena emango dugu. Historikoa da eta aukera ezin da galdu"

Loreak filmeko zuzendari Jon Garaño eta Itziar Ituño aktorea izan ditugu gaur Kalegorrian saioan. "Loteria erostea bezala da, uste duzu ez zaizula tokatuko, baina badaezpada ere, erosten duzu" egoera horretan zeuden Moriartikoak atzoko izendapena jakin aurretik. Orain, begiradaja AEBetan jarria dute, lan handia dago egiteko promozio aldetik, aurreratu digu dagoeneko,  komunikazio agentzien  proposamen ugari jaso dituztela. 

Loading player...
Cartel de ‘Loreak’ durante el Zinemaldi. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Cartel de ‘Loreak’ durante el Zinemaldi. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Atzo iragarri zuten, Loreak filma, Oscar sarietan “atzerriko film onenaren” sailean lehiatzeko hautagai izango dela.

Herrialde bakoitzak, bere ordezkaria aukeratu du, soilik bost aukeratuko ditu akademiak, eta otsailaren 28an izango dugu behin betiko hautatuen berri.