"Legea ez, inposizioa bete beharko dugu"

Gasteizko epaitegi batek Laudioko alkate Natxo Urkixo zigortu du udaletxean Espainiako bandera leku pribilegiatuan ez dagoela eta. Gurean salatu du "epaia politikoa" dela, ikurren legearen interpretazioa egin delako.

Loading player...
Natxo Urkixo
Natxo Urkixo

2008an EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi zuen udal guztietan jarri behar zela Espainiako bandera. Behartuta hala egin dute udalerri gehienek. Laudion bandera teilatuan zegoen, eta orain Gasteizko administrazioarekiko auzitegiak erabaki du hori ez dela leku pribilegiatua. Natxo Urkixo Laudioko alkatea zigortu du 1500 eurotara hilero ipintzen duen arte. Urkixok gurean salatu du "legeak ez dio balkoian jarri behar denik bandera, soilik leku pribilegiatuan", eta bai Espainian eta baita Euskal Herriko udaletxetan ere ez dela balkoian jartzen. Alkateak ohartarazi du "ez dugu sekula jakingo, baina susma daiteke Carlos Urkijo dagoela honen atzean". Abokatuekin egongo dira, baina "inposizioa" bete beste aukerarik ez dela izango esan du. "Hemen ikusten da Espainiaren izaera antidemokratikoa, epaileek legea politikoki interpretatu dute" amaitu du Laudioko alkateak.