Iragan urtean Usurbilen ospatu zuten Argia Eguna estreinekoz eta arrakasta ikusita aurten errepikatzea erabaki dute. Aurten ospakizuna Oñatin egitea erabaki dute, besteak beste, Argiako harpide gehien duen eskualdea ere badelako Debagoiena, Donostialdearen ostean. Kalegorrian saioan Argia Egunaren aitzakiaz, jendartea transformatu nahi duen kazetaritzaz hausnartu dugu Estitxu Eizagirrerekin, Argiako zuzendariarekin.