Gastronomia elkartasunetik Intxaurrondon

Intxaurrondon 25. Gastronomia astean daude murgilduta. Sukaldari gazteak eta goi mailakoak Etiopiako Wukron herrian garatzen ari diren Zaporeak proiektuarekin bat egin dute. Oraitz Garciak esan digunez, "bertako elikagaiak lantzeko ahalmena ematea da proiektu honen oinarria"

Gastronomia Astea Intxaurrondo
Gastronomia Astea Intxaurrondo

Ospe handiko zazpi sukaldarik prestaturiko afariarekin eman zioten hasiera astehelehean Itxaurrondoko Gastronomia Asteari. Dena den, gaur gazte afariarekin eta larunbatean Koxk! gastronomia festa herrikoiarekin jarraituko dute. Oraitz Garcia antolatzaileak nabarmendu du "biltzen den diru guztia Etiopiako Wukron herrian Gastronomia eskola irekitzeko izango da, euren produktuen jabe izan, eta elikaduran urratsa eman dezaten".

 

Loading player...