Euskal preso politikoen eskubideen alde egindako ekitaldi batean parte hartzeagatik auziperatu dituzte laurak. Auziperatuak Iraide Ongay, Daniel Pérez, Patxi Alzueta eta Garazi Labiano dira. Goizean, haietako batekin, Iraide Ongai EH Bilduko zinegotziarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta gertatutakaren inguruan egiten duten irakurketa azaldu digu. Gainera, Otxandion atxilotu dituzten lau lagunei elkartasuna adierazi die Ongaik.