Julen Arzuaga "Bada garaia atxiloketok salatzeko Lakuako gobernuak"

Otxandion atxilotu dituzten lau Euskal Herritarrak bihar pasako dira epailearen aurretik. Julen Arzuaga Eh Bilduko parlamentariak ohartarazi du Guardia Zibilak berak hildako pertsona bat oroitzea zilegia dela eta babestua behar lukeela. Interpelazio zuzena egin dio Urkulluren exekutiboari.

Loading player...
Otxandioko gaztetxea ere mihatu dute
Otxandioko gaztetxea ere mihatu dute

Luzia Urigoitia 1987.urtean hil zuen Guardia Zibilak tiroz, eta autopsiak erakutsi zuen gertutik tirokatu zutela buruan. Gasteizko gobernuaren udal erretratuen mapan Urigoitia biktima gisa ageri da. Gaurko atxiloketak Arzuagaren esanetan "mediatikoki ongi pentsatuta zeuden, Espainiako Barne Ministroa gurera etortzekoa zelako". Ildo horretan, salatu du "errelatoaren kontakizunean berea inposatu nahi duela Espainiak". Egun dauden giza eskubide urraketen aurrean "mutu" dagoela Urkulluren gobernua errefusatu du Arzuagak, eta aldarrikatu "bada garaia atxiloketok justifikatuak eta legitimatuak ez daudela esan eta ahotsa goratzea"