Bake Planaren hutsuneak

Gasteizko gobernuaren Bake eta Elkarbizitza Plana ebaluatu dute lau adituk. Ondorio nagusienak, planak ez duela eraginkortasunik, eta gatazkan inplikaturiko agenteak geldirik daudela. Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak Bake eta Bizikidetza idazkaritzaren jarrera salatu du, ez dagoelako prest kritikak jasotzeko, eta horrek akordioak zailtzen dituela ohartarazi du.

Loading player...
Julen Arzuaga
Julen Arzuaga

Jonan Fernandezen idazkaritzak aukeratutako lau adituk, Bake Planaren azterketa egin dute. Plan mugatua dela diote adituek, eta inmobilismo jarrerei amaiera eman behar zaiela. Julen Arzuagak bat egin du adituen iritziarekin, eta nabarmendu du "biktimen arteko mailaketak egitea ezin dira onartu, ezta gaur egun urratzen jarraitzen diren giza eskubideak ez aipatzea". Lakuako gobernuari eskatu dio gogoeta sakona egiteko, egun indarrean dauden errepresio neurrien aurrean mutu ez geratzeko. Parlamentu eta bestelako erakundeetatik kanpo elkarbizitza sendotzeko ekimenen beharra nabarmendu du EH Bilduko parlamentariak. Halaber, bake ponentziak ibilbide motza izango duela ohartarazi du Arzuagak, izan ere, "EAJk PSEri gendarme jarrera edukitzen utzi zion eta ponentzia baldintzatu du"