#AgurBira Info7 irratiak bertsolaritzan egindako apostua

Info7 Irratiak apostu berezia egin du bere hastapenetatik Bertsolaritzan. Horregatik, geldiune berezia egin dugu gaur Barakaldon, BECen zehazki. Besteak beste, Info7 Irratia izan baitzen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saio denak, zuzenean, eskeintzen lehena. Zuzenean eman ditugu ere herrialdetako final guztiak.  Gaur, euskararen egunean, Barakaldon elkartu gara Asier Alzedo eta Idoia Anzorandiarekin, biak dira Barakaldoko bertso eskolako kideak. 

 

Audio_placeholder

#AgurBira Info7 irratiak bertsolaritzan egindako apostua

Loading player...
Barakaldoko bertso eskolako kideak
Barakaldoko bertso eskolako kideak

Nekane Zinkunegi, Mirari Martiarena, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Aitzol Barandairan...guztiek hartu dute gurean Bertsolari Txapelketak zuzenean kontatzeko ardura. Bertsoak komentatzeko, gonbidatu berezia izaten zuten ondoan. Aukeratu dugu bertsolaritzan inflexio puntua izan zen momentu bat: 2009ko txapelketa bizitutakoa. Horrela kontatu zuen Agin Laburuk Maialen Lujanbioren lehen txapela. «Oso momentu berezia izaten da hau. Momentu intimoa baina denein konpartitzen den horietakoa» esan zuen astigarragakoak. 

Alzedo eta Azorandiarekin gogoratu ditugu BECeko final handiak. Bertsolaritzan emandako belaunaldi aldaketaz aritu gara, «Maialenek txapela janztea irudikapena izan zen, baina, belaunaldi aldaketa lehenagotik zetorren» esan du Alzedok. «Oso modu berezian gogoratzen dut Maialenen lehen txapela. Plazan gertatzen ari zen aldaketa islatu zen finalean» esan du Anzorandiak.

Bertsolaritza bizkaian oso osasuntsu dagoela diote biak «lan askoren emaitza da hori» dio Anzorandiak, «badago gogo bat saioak antolatzeko, plazaratzeko» gehitu du Alzedok. Ezkerraldean ere urratsak eman ditu bertsolaritzak, aitortu dute euskarak egoera zaila bizi duela ezkerraldean eta egoera berdina dela bertsolaritzarena «presentzia txikia da baina apurka-apurka bagoaz eremuak zabaltzen» diote. Bertso eskola indartuz joan dela, eskoletan ere ari direla bertsolaritza sustatzen eta horrek ere eman dituela fruituak, beraz, bada positibo izateko nahikoa aitzakia badagoela diote. Bertso-eskola arnasgunea dela nabarmendu du Alzedo. Eta «Hori baino gehiago» dela dio Anzorandiak: «lagunarte euskaldun bat sortzeko aukera eman digu bertso-eskolak, eta hori eskertzekoa da».

Info7 Irratia eta bertsolaritza 

Esan bezala, bertsolaritzak leku handia izan du Info7 Irratian bere hastapenetatik. Ez da gure ahalegina bertso txapelketako saioak zuzenean ematera mugatu. Bertsolaritzaren inguruan egin ditugu gurean beste gauza aunitz. Adibidez, azken txapelketak sortutako giroa baliatuta Info7 Irratiko lehen irrati nobela egin genuen. Kepa Matxainek idatzita, Ander Edok eta Ixabel Etxeberriak antzeztuta: "Bertso Jututria" txapelka handiko epaimahai eta gai jartzaile baten abenturaren berri ematen zuen irrati nobelak. Hemen lehen kapitulua.

Bertsolaritzaz sakon aritu ziren hausnarketa egiten ere Agin Laburu eta Amets Arzallus bertsolaria. Ezpalak elkarriketa izan zen, gure 10. urteurreneko elkarrizketa sorta. 

Hemen elkarrizketaren laburpena, elkarrizketa osoa aditu nahi baduzue, hemen. «Kezkatzen naiz andamio hutseko bertsogintza ikusten dutenean» esan zuen Amets Arzallusek elkarrizketa hartan. 

Eta gogoratzekoak ere «Kalegorrian» saioan egiten genituen "Bertso Musikatuak". Ostiralero, Ane Arrutik jartzen zien ahotsa eta doinua bertsolari batek idatzitako bertso sortari. Aktualitateko gaiak lantzen ziren, aste horretan albiste izan zirenak. Hemen Maialen Sarasuak Gure Esku Dagok deitutako giza kateari buruz idatzitako bertsoak. 

Bertsolaritzaren itsaso zabalean igeri egin dugu ere Ane Labakarekin. Aldiro bertsoaren inguruko gai bati heltzen zion. 

Adibide bezala hauxe, "Uztartu al daiteke tradizioa eta modernitatea bertsolaritzan?" Bertso musikatuak, bertso jazza, bertso pilota, bert

so kabareta, bertso zunba...ekimen mordo bat sortu baitira azken urteetan. Galdera hurrengoa da, guztiak dira zilegi, interesgarri eta beharrezko? Nola egokitu bertsolaritza garai berrietara? Gai hori landu zuen Onintza E

nbeita eta  2ZIO taldeko Odei Barrosorekin. Gai gehiago heldu zion Ane Labakak gurean, bertsolaritza eta generoari buruz ere aritu zen, edota inprobisazioari buruz: «ez gara bakarrak munduan».

 Noski, bertso eder batekin agurtu dugu gaurko birako lehen geldialdia. Elkarrizketaren amaieran entzun dezkezue. 

 

Gure arnasgunea

da bertsolaritza

dena ez da iluna 

dena ez da grisa

irriz uztartu nahia

kantua ta hitza

ezkerraldean ere 

bertsotan gabiltza