Andoni Tolosa “Hegoaldeko Ostatua” saioaren gidaria izan zen. Info7 Irratiaren sorreratik hasi zen emitizen. Aritz Usandizaga, urte askoan Sound System saioaz arduratu zen, eta bere proposamena izan zen besteak beste Rapherria sortzea. Euskal Herrian egin zen lehen Euskal Rap bilduma. Jon Eskisabelek ere astero egiten zuen irratsaioa "Katuk Morun" saioan nazioarteko zein bertako pop-rock musika doinuekin gozatzeko aukera ederra zen.
Musika saiorik ez du egin Koldo Otamendi, baina bai ordea Euskal Herriko musika panormaren berri eman egiten zuen agenda kulturarekin. Tertuliara ere batu da Antton Basurko, info7 irratiaren hastapenetik teknikari lanetan aritua eta musika arduraduna zena.
Gure itxiera dela eta, programazio berezian aukera izanen da berriz ere gure 13 urtetan emititutako saioak gogoratzeko. Gaur emitituko ditugu Jon Eskisabelen "Katuk Morun" [15:00] , Aritz Usandizagaren "Sound System" [19:00], eta Andoni Tolosaren "Hegoaldeko Ostatua" [21:00].
Koldo Otamendik Agin Laburuk etxe honetan aurkezten zuen "Bostetako diligentzia" saioan errepasatzen zuen Euskal Herriko musika agenda, asteartero.