700 kilo zabor jaso dituzte, auzolanean, Gaztelugatxen. Bermeoko Udalak eta Lurgaia fundazioak bultzatutako ekimena izan da eta Karelean saioan Irune Ormaetxea zinegotziarekin hitz egin dugu. Bildutako hondakinen parte handi bat itsasoko jardueraren ondorioaz sortutakoak dira:arrain kaxak, sare zatiak, sokak, buiak...