Jakina da emakumearen presentzia gizonarena baino txikiagoa dela zinema munduan, bai kamararen aurrean zein atzean. Baina, pixkanaka hori ere, aldatzen ari da. Horren adibide Kristina Zoritak idatzi eta zuzenduko duen `Pil-Pil' larbumetraia. Lantaldearen %75 emakumeak dira.Filmak sukaldea, umorea eta surrealismoa uztartzen ditu eta botere harremanak arakatzen ditu. Miren Gaztañaga,Josean Bengoetxea, Sara Cozar, Silvia Manzana eta Vega Iguaran arituko dira aktore lanetan.