Asteburu honetan Euskal Herria zeharkatuko du Mugak Zabalduz karabanak. Gure lurraldea izango da salaketarako lekua. Bertako praktika ekonomiko eta politikoek pertsona migranteengan duten ondorioa azaleratzea da asmoa. Egun aplikatzen diren «politika hiltzaileen konplize» ez izateko eskatuko dute, Lorea Undagoitiak eta Arantxa Lukasek esan digutenez.