Xabier Rey euskal preso politikoaren heriotzaren aurrean, 'inpotentzia handia' duela esan digu Etxerateko eledun Urtzi Errazkinek. Egoera mingarri honekin amaitu behar dutenak 'geldirik' daudela salatu du. 'Horiek guztiek bultzatzen dituzte gure senide eta lagunak horretara', deitoratu du. Berehalakoan egungo espetxe politikarekin amaitzeko eskatu die erakunde eta eragile guztiei. Halaber, biharko manifestazioan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.