GreenPeace-ko hainbat ekintzailek protesta ekimen sinboliko bezain ikusgarria egin dute gaur Bilboko Portuan, armak legez kanpo bidaltzeko erabiliko omen den Bhari Tabuk ontziaren amarreetan. Ekintzaileek salatu dutenez, Yemengo gerran Saudi Arabiak kontrolatzen duen koalizioko kideei armak eramateko erabiltzen da ontzi hori.