Iñaki Soto: “Pozik gaude, baina gure lehen gogoeta Cabacas familiarentzat da”

“Ugarteko” ertzainak GARA eta Naiz-en kontrako auzia galdu du. Albiste “positiboa, zalantzarik gabe” Gara egunkariko zuzendari Iñaki Sotorentzat. Epaia ezagutu eta berehala adierazpenak egin ditu Sotok Info7 Irratian eta bertan esan du beraien lehen gogoeta Cabacas familiarentzat dela “epaiketa hau haientzat bereziki gogorra izan delako, gurekin egon direlako eta justizia merezi dutelako”.

Audio_placeholder

Iñaki Soto: “Pozik gaude, baina gure lehen gogoeta Cabacas familiarentzat da”

Loading player...
Iñaki Soto, director de GARA, junto a Fina Liceranzu, madre de Iñigo Cabacas durante la vista por la demanda de «Ugarteko». (Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS)
Iñaki Soto, director de GARA, junto a Fina Liceranzu, madre de Iñigo Cabacas durante la vista por la demanda de «Ugarteko». (Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS)

Ildo horretan, GARA egunkariko zuzendariak esan du “sententzia hau izanda edo beste bat izanda ere, ez dugu etsiko eta justizia eskatzen segituko dugu”. Era berean, epaiketa honen harira jaso duten elkartasuna eskertu nahi izan du Iñaki Sotok, bere hitzetan “oso handia” izan delako eta gainera, “oso sektore desberdinetatik iritsi zaigu”. Azkenik, Cabacas auziaren harira Ertzaintzak eta Lakuako Gobernuak hausnarketa egin beharko luketela uste du Gara egunkariko zuzendariak eta zehazki, “Ertzaintzaren barruan dituzten polizia batzuei buruz” hausnarketa egin beharko luketela. Iñaki Sotoren aburuz, kasu honek “hasieratik ez zuen konponbiderik Iñigo Cabacas hil egin zelako, baina hortik aurrera auziak badu konponbide sozial posible bat, nahiz eta, ez izan batere erraza”. Sotok adierazi duenez, instituzioek eta Ertzaintzak “egindako kaltea” onartu beharko lukete, neurriak hartu eta, batez ere, Cabacas azkena izan zela argi utzi. Tamalez ordea, oraindik ez da horrelako adierazpenik egon aipatu erakundeen partetik eta hori da, Iñaki Sotoren aburuz, “benetako arazoa”.