Sarrera gutxi geratzen dira Durangoko Landakon otsailaren 24ean egingo den '40 Minutu Rock' elkartasun jaialdirako. Anttonek esan digunez, berehala bukatzeko bokazioarekin sortu zen edizio berri honetan, itzalpean daudenekiko elkartasun printzak aterako dituzte. Goizean goizetik hasiko da jaialdia eta hamazazpi taldek, abeslarik eta musika jartzailek hartuko dute parte.