Sagrario Ramos eta Angelita Burgoa, Azkarate eta Iparragirreren amek parte hartu dute gaurko alkarrikapenean. Eurekin izan dira hainbat ordezkari politiko ere: ERCko Teresa Jorda eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea. Baita EH Bilduko Jon Iñarritu, Julen Arzuaga, Unai Urruzuno eta Marian Beitialarrangoitia ere eta Podemoseko Eduardo Santos, besteak beste.
Sarek urtarrileko manifestazioaren harira sustatu duen kanpainaren leloa da #PrestGaude hori eta ekimena egin duten herritarrek eta babestu duten eragileek argazki bateratua egin dute espetxe atarian lelo horri helduta.
Estatu bat epaitua da segun nola errespetatzen dituen giza eskubideak. Ibon Iparragirre oso gaixorik dago. Ez da kartzelan hil behar. pic.twitter.com/gQy5xEmSG3
— Eduardo Santos Itoiz (@ESantosItoiz) 2017(e)ko azaroak 14
Ibon Iparragirrek etxean behar du, libre, hori baita gaitzari aurre egiteko daukan aukera bakarra. Bere gaixotasuna eta kartzela ezkonezinak dira. #PrestGaude@marianbeitia-ren mezua Alcala Mecotik. @IparraGalduBaik @Ibon_SOS pic.twitter.com/QtnTDeNYA5
— EH Bildu Congreso (@ehbilducongreso) 2017(e)ko azaroak 14
Hemen duzue ahotsa.eus hedabideak egindako twiterreko kontakizuna:
Ekimen ugari Iparragirreren askatasunaren alde
Aldi berean, batean eta bestean Iparragirreren askatasunaren aldeko ekimenak ugaritzen ari dira. Sarean, 7.000 sinadura inguru bildu dituzte azken orduotan ondarroarra aske uztea eskatuz. Hainbat unibertsitatetan, gainera, baraualdiak abiatu dituzte gaur Iparragirreren askatasunaren alde eta atzo Nafarroako sindikatu guztiek larriki gaixo diren presoen askatasunaren alde egin zuten.
Espetxezaintzaren esku dago orain Iparragirreren askatasuna, epaileak erabakia atzeratu egin du eta hirugarren iritzi bat eskatu du. Madrilgo Kolegioak izendatu ditu hirugarren txosten hori egingo duten medikuak.