GARAko Idoia Erasok eta Irulegi Irratiko Pantxika Arranbidek aste honetan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan albiste izan diren kontuak ekarri dituzte. Uztaritzen bortxa handiz hilik aurkitutako emakumearen kasuan prokuradoreak "hipotesi" guztiak dituela zabalik esan digute, beraz ez da baztertzen indarkeria matxistaren biktima izatea. Bestetik, urre ustiaketaren kontra bihar Baionan izango den manifestazioa hartu dugu aitzakiatzat honi buruz solasteko. Azkenik, Lapurdiko hiriburuan errefuxiatuen harrrerarako zabalduko duten zentruaz jardun dute.