Hilaren 21, 22 eta 23an kontzertu bereziak eskainiko ditu Kalakan taldeak Sarako leizeetan. Xan Errotabeherek aurreratu digunez, euren musika eta eszenaratzearekin bat egiten du leizeak, "kutsu misteriotsua emanaz". Ez da lehen aldia Sarako leizeetan aritzen direla. Egun bakoitzean emanaldi ezberdinak izango dira, gonbidatuen estiloaren arabera.