Zuntz sintetikoak agertu zirenetik artilearekin egindako jantzien gainbehera nabarmena izan da Euskal Herrian eta munduan, oro har. Badira ordea, korrontearen kontra ari direnak eta horietakoa da Sandra Cliville. Ataungo Ustatxo Goikoa baserrian dituen ardiei esker hari naturala ekoizten du Clivillek eta hari horrekin artileazko jantziak egiten ditu.