Igor Goiburu garagardogilearekin elkartu gara gaur Azpeitian duen lantokian. Duela 10 bat urte hasi zen “Arbaso” artisau garagardoa ekoizten Lakabeko herri autogestionatuan eta orduz geroztik, asko ikasi du garagardoaren munduaz, nahiz eta, ikasketa prozesua etengabea dela ere aitortu digun.