Dirurik gabeko hartu-emanean oinarrituriko Muxutruk.net ataria estreinatu dute

Nafarroa iparraldeko gazte talde batek martxan jarri berri duen Muxutruk.net proiektua ezagutu dugu gaur, Kalegorrian saioan. Kontsumo zoroaren gurpilari aurre egin asmoz, dirurik gabeko hartu-emanean oinarrituriko sare sozial modukoa da Muxutruk.net proiektua.

Audio_placeholder

Dirurik gabeko hartu-emanean oinarrituriko Muxutruk.net ataria estreinatu dute

Loading player...
Muxutruk.net proiektuaren logoa.
Muxutruk.net proiektuaren logoa.

Interneteko atari digitala du oinarri baina, pertsonen arteko hartu-eman fisikoa da bultzatu nahi dutena. Gutako bakoitzak dauzkan gauza horiek eman edo utzi ahal izateko tresna izateko jaio da, baina gauza materialetara mugatu gabe. Edozer eskaini daiteke Muxutruk.net atarian: Mendi txango bat, bizikleta hypster bat edota ilea moztea. Hori bai, proiektuaren izenak dioen gisara guztia muxutruk. Beñat Elizalde eta Hegoa Arrieta proiektuaren sortzaileek aurkeztu digute proiektua.