Nafarroako Parlmaentuak euskararen legearen moldaketa tramitazioak amaitutzat eman ditu. Gobernua sostengatzen duten 4 alderdiek egin dute alde eta horri esker, 44 herri pasako dira eremu ez euskaldunetik eredu mistora. Horien artean daude, Erriberri, Tafalla edo Zangotza. EhBilduko Bakartxo Ruizekin hitz egin dugu Gakoan, eta esan du aurrera pausua izan arren, oraindik urrats gehiago eman behar direla nafarren hizkuntz-eskubideak bermatzeko.