Euskararen legea aldatzeko Nafarroako gobernuak esku artean duen egitasmoaren baitan, Zizur Zendeako udal gobernuak eremu mistotik eremu ez-euskaldunera igarotzeko eskaera aurkeztu du. Eskualdeko euskaldun eta euskaltzaleak haserre daude eta espero dute aldaketa ez dela gauzatuko. Ortzi Iriarte Erreniega udal taldeko zinegotziarekin izan gara.