Igandean ospatuko da “MusikaZuzenean” jaialdi akustikoa Urnietan

Igandean ospatuko da aurtengo “Musika Zuzenean” jaialdi akustikoa, Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen gunean. Hitzordua arratsaldeko 19.00etan izango da. Aurtengoa, jaialdi akustikoaren laugarren edizioa izango da, aurreko urteetan Elorrion, Andoainen eta Oreretan ospatu ondoren.

Audio_placeholder

Igandean ospatuko da “MusikaZuzenean” jaialdi akustikoa Urnietan

Loading player...
Igandeko jaialdi akustikoaren kartela.
Igandeko jaialdi akustikoaren kartela.

Guztira 12 izango dira oholtzara igoko diren musika proposamenak, bakoitzak bi kantu eskainiko dituelarik. Koldo Otamendik, “Musika Zuzenean” atari digitaleko arduradunak eman dizkigu ingandeko festibalaren inguruko xehetasun guztiak.