Saudi Arabiara armak ez bidaltzeagatik desobedezitu zuen suhiltzaileari elkartasuna adierazi dio CNTk

Bizkaiko Foru Aldundiko CNTren Sail Sindikalak, “Bilboko Portuan Arabia Saudira bidaltzen ari zen arma bidalketan parte hartu nahi ez zuen” suhiltzaileari zabaldu zaion espedientea salatu du.

Audio_placeholder

Saudi Arabiara armak ez bidaltzeagatik desobedezitu zuen suhiltzaileari elkartasuna adierazi dio CNTk

Loading player...
Trabajos de estiba en el puerto de Bilbao. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Trabajos de estiba en el puerto de Bilbao. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

CNTren arabera, “Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Portuko Administrazio Kontseiluko partaide gisa, Europar Parlamentuko 2016/2515(RSP) ebazpenaren betearaztea ziurtatu behar du”. Ebazpen europear horrek, Yemenen giza eskubideak errespetatze aldera,  “Saudi Arabiara bidaltzen diren armak bahitzera behartzen du” Bizkaiko Foru Aldundia, baina erakunde anarkosindikalistak salatu duenez “Diputazioak enpresaren interesak lehentsi ditu Europako ebazpenaren gainetik”. Endika Alabor Amondarain CNTko kideak eman dizkigu azalpen guztiak Kalegorrian saioan.