Espetxeen kontrako “Tattoo Circus” jardunaldiak hasiko dira bihar Donostian

Espetxeen aurkako Tattoo Circus Euskal Herria topaketak egingo dituzte asteburu osoan zehar Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan. Jardunaldi bereziak dira, beste beste, ardatza tatuaiak direlako, baina guztia ikuspegi solidario batetik eta espetxeekiko jarrera kritiko batekin.

Audio_placeholder

Espetxeen kontrako “Tattoo Circus” jardunaldiak hasiko dira bihar Donostian

Loading player...
Aurtengo Tattoo Circus Euskal Herria jardunaldien kartela.
Aurtengo Tattoo Circus Euskal Herria jardunaldien kartela.

Askotariko jarduerak antolatu dituzte errepresioari eta kartzelei aurre egiteko asmoarekin. Besteak beste, hitzaldiak, ikuskizunak, antzerkia, musika, kabareta, Shibaria, piercingak, tatuajeak eta masajeak. Jardunadi hauetaz hitz egiteko Markel Ormazabal gonbidatu dugu gaur gurera, bera ere bihar hasiko den Tattoo Circus jardunaldien antolaketan buru-belarri ari delako.