"Sinn Féinek oso ondo jakin du momentua hautatzen"

Ipar Irlandan ozta-ozta irabazi ditu hauteskundeak DUP alderdi unionistak. Soilik 1168 botok eta diputatu batek banatzen ditu lehen indarra eta bigarrena: Sinn Féinn. Indar abertzaleak nabarmen egin du gora hauteskunde hauetan. Bertatik bertara bizitu ditu hauteskunde hauek Samara Velte Berriako kazetari eta gure kolaboratzaileak, eta berarekin aztertu dugu Ipar Irlandako panorama politiko berria. 

Audio_placeholder

"Sinn Féinek oso ondo jakin du momentua hautatzen"

Loading player...
La candidata Michelle O'Neill es felicitada por Gerry Adams. (Paul MCERLANE/AFP
La candidata Michelle O'Neill es felicitada por Gerry Adams. (Paul MCERLANE/AFP

Besteak beste galdegin diogu ea zergatik egin duen unionismoak behera eta abertzaletasunak gora. Zein ondorio izango duen DUP alderdiak beto eskubidea galtzea (legebiltzarrean 30 eserleku ez dituenez lortu, galdu egin du eskubide hori)n zeintzuk izango diren Gobernu berria lortzeko negoziazio gakoak...