Abian da Abdullah Ocalan buruzagi kurduaren aldeko nazioarteko elkartasun martxa

Abdullah Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa hasi zen atzo Luxenburgon eta otsailaren 11ean amaituko da Strasburgon. Egun horretan manifestazioa jendetsua espero da Öçalanen eta beste preso politiko kurduen askatasuna aldarrikatzeko. Eusal Herriko hainbat militante internazionalista ere martxa honetan parte hartzen ari dira, tartean Igarki Robles gasteiztarra eta Askapenako kidea.

Audio_placeholder

Abian da Abdullah Ocalan buruzagi kurduaren aldeko nazioarteko elkartasun martxa

Loading player...
El rostro de Abdullah Oçalan, en una bandera. (Frederic FLORIN/AFP PHOTO)
El rostro de Abdullah Oçalan, en una bandera. (Frederic FLORIN/AFP PHOTO)

Goizean, Kalegorrian saioan, berarekin hitz egin dugu eta nazioarteko elkartasun martxa honen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Öçalan 1999. urtean atxilotu zuten Nairobin (Kenia). CIA, Mossad, MI5 eta Turkia zein Europar Batasuneko hainbat estatuetako zerbitzu sekretuetako agenteek antolatu zuten atxiloketa eta ordutik Imraliko uhartean bakarturik dute lider kurdua.