Astelehenean abiatu zen Gdeim Izik kanpalekuko preso sahararren aurkako epaiketa zibila Rabaten, Marokon. Bermerik gabe burutzen ari dela salatu dute defentsak zein begiraleek. Saharan berriz, laister egingo du urteroko Saharako Maratoia eta Euskal Herritik ere badoa ordezkaritza. Egun hauetan ari dira gainera kanpalekuetarako material bilketa egiten Karabanan eramateko.