Euskal kantugintza atalera gurean berria ez den lagun bat batu zaigu, Jon Eskisabel kazetari eta badok.eus-eko koordinatzailea. Aldian aldian talde bat edo musikari bat ekarriko digu, gaurkoan Elgoibarko "6nemen9" taldea ekarri digu. Bost urteko ibilbidea izan zuen talde honek eta Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi arren ez zuen arrakastarik izan.