Milaka hatz gora #salatzendut aldarrikatuz

78.000 lagun elkartu dira gaur SAREk deitutako Bilboko manifestazioan (GARAk egin du zenbaketa). Eguraldi kaxkarrari aurre egin, eta hatza gora, salaketa eginez, txiki geratu dira beste urte batez ere Bilboko kaleak. Amaierako ekitaldia hasi eta oraindik ere, Autonomia kalean zegoen manifestazioaren amaiera. Sarek deia egin du gaurko erakustaldiak urteko egun guztietan segida izan dezan, eta ohartarazi du ez dela geldituko "euskal preso politiko guztiak Euskal Herrian izan arte".

.