Mutilen Euskal Selekzioko futbol partiduak hausnarketarako tartea zabaldu du. Inoiz baino zaletu gutxiago elkartu ziren San Mameseko harmailetan Tunisiaren kontrako partidua ikusteko. Martxel Toledo ESAITeko kide ohiak "agortuta dagoen ereduaz" hitz egin digu. Aitortu du "pena" ematen diola harmailak horrela ikusteak, baina "ereindakoaren uzta" dela nabarmendu du. FIFAko egutegian mutilen selekzioak jokatzeko aukera "ez dela helburu izan behar, bitartekoa baizik" uste du, beste 40 urtez eredu bera mantentzeko "makilajea" delako.