Goitiarentzat deigarria da oso urtetan zehar euskaldun ezberdinak Kuban izan direla eta argazkiak ere atera dituztela Sarrirekin, baina inork ez duela bat bera ere zabaldu, argitaratu. “Ze diziplina izan duen jendeak Sarri zaintzeko”. Goitiaren esanetan Sarrik badaki Euskal Herrian jarraitua dela, baina gaineratu du Sarrik berak ere gertutik jarraitzen dituela Euksal Herriko “berri guzti-guztiak”. Horregatik, “Sarri Euskal Herrian bizi da”, baieztatu digu.