Ipar Irlandara begira jarri ziren, besteak beste, UEUk antolatutako Bakea gugandik eraikitzen jardunaldietan pasa den astean. Euren ekarpena egin zuten Amaia Alvarezek eta Xuban Intxaustik. Bata, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuak alderatu dituena doktore tesian eta bestea, In Dialogue Irlandako gatazkan protagonista izan direnen arteko elkarrizketan oinarritzen den dokumentalaren egilea. Biak elkartu ditugu guk.