Dabid Martinez software librearen aldekoa da, horregatik esan digu ez duela aplikazio hau jeitsiko, eta aplikazioaren ezaugarri positiboei buruz galdetuta esan du "orain arte etxean jolasten zen bideojokoetan, orain behintzat kalera eramaten zaitu" eta segituan egin du hausnarketa "tristea ere bada hori izatea kalera ateratzeko arrazoia". Bestalde, Dabid Martinezek argi du teknologiaren garapen hau herrigintzan aplikatu beharko genukela, "teknologia herriaren zerbitzura jarri behar delako" esan du gurean.