Sakabanaketak eraginda azken bidaia izan dadila!

Euskal presoen senide eta lagunak astero kartzeletara eramaten dituzten Mirentxin gidari boluntarioen taldeak sakabanaketaren kontrako ekimena egin du gaur. Zuzeneko saioa egin dugu furgoneta martxan iraun duen bitartean. Hemen entzungai saio osoa zatika.

Larrabetzun furgoneta martxa abiatu aitzin
Larrabetzun furgoneta martxa abiatu aitzin

400 ibilgailu bildu dituzte Mirentxin elkarteko gidariek, Larrabetzu eta Bilbo elkartu dituen furgoneta martxan. Euskal preso bakoitzeko bana gutxi gorabehera, eta sei kilometroko ilara osatu dute, presoen senide eta lagunek asteburu guztietan egin behar duten bidea jende aurrean agertzeko. Aurkezpenean azaldu zutenez, «bidaia sinboliko horrek azken bidaia izan behar duela aldarrikatu» dute gaurko ekitaldian.

Mirentxin gidariak orain dela hamabost bat urte sortu zen eta gaur egun 850 gidarik osatzen dute. Euskal Herri osoan eskaintzen dute senideak bisitetara eramateko zerbitzua, bederatzi furgoneta erabiltzen dituzte, eta astebururo hamalau kartzela bisitatzen dituzte.

Larrabetzutik atera dira eguerdian eta Basauriko espetxe aurretik igaro direnean klaxonak jo dituzte. Elkarretaratzeak ikusi ahal izan dira errepide ondoko zubietan eta Bilborako sarrera ikusgarri izan da. Basurtuko ospital ataritik pasatu da furgoneta martxa eta preso gaixoen askatasuna aldarrikatzen ari ziren bertan LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariak.

Autonomia kalea bete egin dute furgonetek eta plaza Biribilaren parean auto istripu bat irudikatu dute, sakabanaketaren erruz hildako 16 lagunak gogora ekarriz.

Hemen duzu saio osoa orduz ordu:

11:00-12:00

Loading player...

12:00-13:00

Loading player...

13:00-14:30

Loading player...