Araida (Mirentxinen alaba): "Aita bisitatzeko genituen arazoak gehiagok zituztela ohartu ginen"

Mirentxin Araidaren ama zen. Bere senarra Algecirasen preso sartu zutenean, egoera familiar zailean aurkitzen ziren, eta ez zuten nola joan aita edo senara bisitatzera. Orduan Aitor Elorza mungiarra hasi zen bere autoan bisitetara eramaten. Familiaren bizipenak eta Mirentxinen sorrera kontatu digu Araidak.

Audio_placeholder

Araida (Mirentxinen alaba): "Aita bisitatzeko genituen arazoak gehiagok zituztela ohartu ginen"

Loading player...
Araida, Mirentxinen alaba eskuinean
Araida, Mirentxinen alaba eskuinean

Kilometro bezain beste istorio gordetzen ditu Mirentxinek. 16 urte bete ditu eslkartasun sareak eta argi diote iadanik desagertuta beharko luketela, presoen sakabanaketak amaituta beharko lukeela. Manu Legarreta Etxebarria Mungiarra aske dago gaur egun, baina ia 21 urteko kartzelaldia bete ondoren. Bi alaba eta emaztea zituen kanpoan. Algecirasen sartu zuten preso, eta bere emazteak ez zuen nola joan Algecirasera. Aitor Elorza herritarrak laguntzen zuen bisitetara, eta horrela sortu zen Mirentxin gidarien sarea. Gaur egun 800dik gora bolondres dituen gidari taldea da. Baina Mirentxin izena nondik dator? Ba hain zuzen Manuren emaztea zen Mirentxin. Gaur bere alabak Araidak aita ikustera joateko sortu zen laguntza horren historia kontatu digu.