Iñigo eta biyok emanaldia aurkeztu berri dute Asier Gozategik eta Iñigo Goikoetxeak. 25 urtek askorako ematen dute eta urte horietan plazetan bizi eta plazetatik jasotakoaz jaio da emanaldia, kontakizun intimoa eta zuzeneko musika uztartzen dituena. "Plazan herria egitea" ikusi dute eta hori kontatu nahi dute.