Jon Mindegiagak espetxean igaro duen denboraldi honetan "nola egin etxean presente egoteko" etengabe buruan izan duela aipatu digu eta egunerokoan hartzen zuela tarte bat semearentzat, marrazkiak egin edo ipuinak kontatuz. Iñaki Gabilondoren kasuan zerbait baldin badu bi alabekin egoteko denbora duela nabarmendu digu, preso dagoen amak ez duena. Euren zoriona zaintzen saiatzen dela esan digu eta espetxeak gauza negatiboak bakarrik ez positiboak ere eman dizkiela. Alabei ordea, denbora asko kendu diela espetxeak argi du. Mindegiagaren kasuan 3 urteko haurrak espetxealdiko denbora honetan gorputz osoan izan duen dermatitisa aipatu digu edo behin aita kalean egonda aita berriro "joateko" duen beldurra. Bizitza baloratzen ikastea eta ahalik eta goxoen izatea, hori espetxeak eman dion ikasgaia Mindegiagari.
Kanpoan daudenen eta gertukoen laguntza ezinbestekotzat jo dute haurren zaintza aurrera eraman ahal izateko.