Angela Davisen bisita izugarrizko aukera aberasgarria dela esaterakoan bat etorri dira Leire Martinez politologoa eta Eider Rodrigez idazlea. Biak badute zer ikusteko Pantera Beltzakeko militantearekin. Rodrigezek "Free Angela and all political prissioners" dokumentala aurkeztu zuen Bilboko Alhondigan Blakc is Beltza komiki liburuaren testuinguruan. Dela 7 urte izan zuen bere berri "harrigarria da, ordurarte ez ezagutu izana" esan du gurean. Leire Martinezen kasuan, espetxetik aterata izan zuen Angela Davisen figuran sakontzeko aukera. Martinezek bihar hartuko du barte Bilboko Bidebarrieta liburutegian egingo den mahai inguruan. "KARTZELAK KALERA| Emakumeak eta kartzela" jardunaldian Angela Davis izango da César Manzanos, Rafael Sainz de las Rozas, Estibaliz de Miguel, Jihad Abdulmumit, Paulette D'Auteuile eta Leire Martinez bera.