Komite Internazionalistak: “Atzoko atxiloketekin Kurdistanekiko elkartasuna kriminalizatu nahi dute”

Polizia espainiarrak lagun bat atxiltu zuen atzo Bilbon, PKKrekin harremanak zituelakoan. Operazio berdinaren baitan, beste 8 lagun atxilotu zituzten Estatu espaniarrean eta Herrialde Katalanetan. Hauei ere Kurdistango Langileen Alderdiarekin harremana izatea leporatzen diete.

Audio_placeholder

Komite Internazionalistak: “Atzoko atxiloketekin Kurdistanekiko elkartasuna kriminalizatu nahi dute”

Loading player...
Bilboko Iturribide kalean etxebizitza bat miatu zuen polizia espainiarrak.
Bilboko Iturribide kalean etxebizitza bat miatu zuen polizia espainiarrak.

Ingurumari honetan, atzo bertan Komite Internazionalistek eta Askapenak deituta elkarretaratzea egin zute Bizkaiko hiriburuan atxiloketak salatu eta “elkartasuna ez da delitua” aldarrikatzeko. Sarekada honen inguruan balorazioa bat jaso asmoz hain zuzen, Komite Innternazionalistetako kide Aitor Ezkurdia elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan.